Bidaiak

Bidaiak

Editorial:
Kalandraka/pamiela
EAN:
9788491722267
Ano de edición:
ISBN:
978-84-9172-226-7
Páxinas:
18
Encadernación:
TAPA DURA
lingua:
EUSKERA
Ancho:
160
Alto:
160
Dispoñibilidade:
DISPOÑIBLE (Entrega en 1-2 dias)
Colección:
Ilargian kulunkantari

Desconto:

-5%

Antes:

9,50 €

Despois:

9,03 €
IVE incluído
Comprar

?Bidaiak? liburuko protagonistak -aniztasunari keinu eginez adin eta kultura ezberdinetakoak baitira-, bakarkako zein taldeko ibilgailuetan  dabiltza han-hemenka; batzuetan jolasteko ibilgailuak izaten dira, eta, bestetan, berriz, beste lekuetara bidaiatzekoak: monopatina, bizikleta, autoa? Ilargian Kulunkantari bildumako izenburu berria da, eta 0 urtetik 3 urtera bitarteko neska-mutikoei zuzendurik dago. Bildumaren egilea den Antonio Rubioren esanetan, piktograma poetikoa edo Poegrama ?begia hezten? eta ?belarria eztitzen? lagunduko dien poesia modalitate bat izendatzeko modua da.
 
 Kolore biziz horniturik dauden liburukion proposamen estetikoa, 1999 urteko Ilustrazio Sari Nazionala jaso zuen Óscar Villánen eskutik datorkigu. Artisau-lana da berea, erraz antzematen diren pintzelkadaz eta tonalitatez hornitua; ehundura horiek guztiak ukitzeko modukoak dira batzuetan. Irudia nabarmen gelditzen da hondo argiko alderdian: marrazkia soil-soila da, eta erraz antzematen da, artistaren beraren ukitua bistan-bistan gelditzen delarik. Bi sortzaileon ekarpen literario eta plastikotik abiatuta, KALANDRAKAREN lana zera izan da, bi aldeak uztartzea, sortze-prozesua bideratzea, eta, azkenik, argitalpenaz arduratzea.
 
 Ilargian kulunkantari bildumako liburuki bakoitza ariketa poetiko soil-soila da, baina aldi berean, musikaren indarra ere bere-berea du.  Horren bidez, haurrak ezkerretik eskuinera eta goitik behera nola irakurri ikasiko du, eta, era berean, orrietan aurrera egin ahala bertsoen joan-etorriari bide ematen zaiola ere ohartuko da. Ilustrazioek berebiziko garrantzia hartzen dute grafiaren aldean. Irudi irakurterrazak dira eta hitzak bezalatsu artikulatzen dira, zenbaturiko silabekin; bertsoen eran eratzen dira: era ordenatuan, neurturik, erritmoaz eta errimaz; lehenengo urteetatik hasita modu autonomoan irakurriak eta melodiaren bidez kantatuak izan daitezen pentsatuta daude.
 
 Liburuki bakoitza poema oso bat da, eta haur kantutegiko egitura poetikoa oinarri duela eraikitzen da (bertso oktosilaboa, errepika edo  leloa, enumerazioa?), usadioko kantutegiko bitartekoak erabiltzen ditu (oihartzunak, errimak, erritmoak?) eta, bestalde, lehengo urteen interesguneei ederki lotzen zaie.
 
 Â«Ilargian kulunkantari» liburu-bilduma 6 hilabetetik aurrerako neska-mutikoei zuzenduta dago, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak.

Outros libros do autor en La Tienda de al Lado

  • Viatges -5%
    Titulo del libro
    Viatges
    Rubio Herrero, Antonio
    Kalandraka
    Els protagonistes de «Viatges» -de diferents edats i cultures- es desplacen en mitjans de transport individua...
    DISPOÑIBLE (Entrega en 1-2 dias)

    9,50 €9,03 €

  • A merliña -5%
    Titulo del libro
    A merliña
    Rubio Herrero, Antonio
    Kalandraka
    CONTO POPULAR?¡Que contenta estou, que contenta estou; aos meus cinco merliños comida lles dou?, cantaba mamÃ...
    DISPOÑIBLE (Entrega en 1-2 dias)

    14,00 €13,30 €

  • Viaxes -5%
    Titulo del libro
    Viaxes
    Rubio Herrero, Antonio
    Kalandraka
    Os protagonistas de «Viaxes»-de distintas idades e culturas como aceno á diversidade- desprázanse en medios...
    DISPOÑIBLE (Entrega en 1-2 dias)

    9,50 €9,03 €

  • Pack Pequeños salvajes - pequeños de casa -5%
    Titulo del libro
    Pack Pequeños salvajes - pequeños de casa
    Nº TE
    Rubio Herrero, Antonio
    Kalandraka
    Siete animales, domésticos o salvajes, se asoman en cada uno de estos libros que favorecen la comunicaciÃ...
    DISPOÑIBLE (Entrega en 1-2 dias..)

    18,00 €17,10 €

  • Bebé -5%
    Titulo del libro
    Bebé
    Nº LU
    Rubio Herrero, Antonio
    Kalandraka
    Cada exemplar de Do berce á lúa é un exercicio poético para educar o ollo e adozar o oído, como explica o ...
    DISPOÑIBLE (Entrega en 1-2 dias)

    9,50 €9,03 €

Kalandraka/pamiela en La Tienda de al Lado

  • Ezinbesteko nanoliburuak 2 -5%
    Titulo del libro
    Ezinbesteko nanoliburuak 2
    AA.VV
    Kalandraka/pamiela
    KALANDRAKA eta PAMIELA argitaletxeen eskutik, egungo egileen ipuin ezagunenak kutxa batean bilduak. Amets ...
    DISPOÑIBLE (Entrega en 1-2 dias)

    11,00 €10,45 €

  • Itsasoaren inbentarioa irudiduna -5%
    Titulo del libro
    Itsasoaren inbentarioa irudiduna
    Aladjidi, Virginie
    Kalandraka/pamiela
    «Itsasoaren inbentarioa (irudiduna)» zientziaren dibulgaziorako album bat da, 100 bat animalia eta landare bi...
    DISPOÑIBLE (Entrega en 1-2 dias)

    18,00 €17,10 €

  • Tomas txantxazalea -5%
    Titulo del libro
    Tomas txantxazalea
    Nº EM
    Rico Ródenas, Jorge
    Kalandraka/pamiela
    Sorpresaz eta irudimenez betetako album ezin dibertigarriago bat. Tomas haur geldiezina da, eta izugarri gustat...
    DISPOÑIBLE (Entrega en 1-2 dias)

    14,00 €13,30 €

  • DUVOISIN KAPITANAREN MALURA -5%
    Titulo del libro
    DUVOISIN KAPITANAREN MALURA
    Nº 35
    Altonaga Sustatxa, Kepa
    Kalandraka/pamiela
    No disponible

    13,00 €12,35 €

  • ETXEKO SAGUAK -5%
    Titulo del libro
    ETXEKO SAGUAK
    VINCENT, GABRIELLE
    Kalandraka/pamiela
    Karraskari abenturazale batzuk etxera iritsi dira. Ostatu bila ari ote  dira? Janari bila, agian? Ipuin errimat...
    No disponible

    12,00 €11,40 €