FRUTAK

FRUTAK

EAN:
9788491721239
Any d'edició:
ISBN:
978-84-9172-123-9
Pàgines:
18
Enquadernació:
TAPA DURA
idioma:
EUSKERA
Ample:
160
Alt:
160
Disponibilitat:
DISPONIBLE (Lliurament en 1-3 dies)
Col·lecció:
ILARGIAN KULUKANTARI

Descompte:

-5%

Abans:

9,50 €

Després:

9,03 €
IVA inclòs
Comprar

Animaliak liburuak oihaneko piztien multzo ederra biltzen du, guztiak ezberdinak, guztiak adiskide. Frutak liburuak, bestalde, gozo-gozoak diren hainbat jakiren eta beroien fruta-arbolen bildumatxoa egien du. Bi horiek, hain justu ere, Ilargian kulunkantari bildumako izenburu berriak dira. Liburuon hartzaileak, 0-3 urtera bitarteko neska-mutikoak dira, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak; poesia piktografikoaren modalitate  berri bat izendatzeko hitza da poegrama eta irakurle txikiaren begia hezi eta belarria eztituko duen irakurketa-erritmoa aurkitzean datza, Antonio Rubioren esanetan.
 
 Bestalde, Oscar Villanen esku 1999 urteko Ilustrazio Sari Nazionala gelditu da liburutxo hauen proposamen estetikoa. Artisau-lan hutsa da berea, erraz antzematen diren pintzelkada eta koloretako tonuez hornitua, halako moldez ere ezen ehundurak ukitzeko modukoak baitira, kasik. Hondo argiari gailetzen zaio irudia; marrazkia soil-soila eta erraz antzematekoa da, betiere Villanen beraren ikututxoa agerian dagoela. Sortzaile bien ekarpenaren alde biak literarioa eta plastikoa  doitzean datza KALANDRAKAren egitekoa, sortze lanean bideratu eta, finean, behin betiko argitaraldia burutu.
 
 Ilargian kulunkantari bildumaren liburu bakoitza erraz-erraza den eta musika-indar handia duen ariketa poetikoa da. Gauzak horrela, bada, eskuinetik ezkerretara eta, goitik behera irakurri behar duela ikasiko  du haurrak eta, halaber, orriak pasatzea bertsoen bilakaera dela. 
 Grafiak baino, irudiek berek hartzen dute berebiziko garrantzi komunikatiboa. Aise antzematen dira irudiak, eta hitzen antzera eratzen dira, silaba zenbatuekin. Bertsoen gisara eratzen dira: ordenatuak, neurtuak, erritmodun eta errimadunak. Haur-haurretatik bakarka irakur daitezkeen irudiak dira, finean.
 
 Liburu bakoitza poema oso bat da eta ezaugarri hauen arabera ondua dago: haur kantutegiaren egitura poetikoaren baitan (bertso oktosilaboa, leloa eta zerrendatzea); tradiziozko kantutegiaren bitarteko poetikoak erabiltzen ditu (oihartzunak, errimak, erritmoak) eta lehenengo adinekoen interesguneei erantzuten diete.
 
 «Ilargian kulunkantari» liburu-bilduma 6 hilabetetik aurrerako neska-mutikoei zuzenduta dago, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak.

Altres llibres de l'autor a La Tienda de al Lado

Matèria a La Tienda de al Lado

  • Oso quiere ser apicultor -5%
    Titulo del libro
    Oso quiere ser apicultor
    Griffiths, Alex G.
    ¿Eres un oso que está pensando en tener sus propias abejas ¿Te encanta  la deliciosa miel ¡Entonces este li...
    DISPONIBLE (Lliurament en 1-3 dies)

    15,50 €14,73 €

  • LA MÚSICA DEL ALMA -5%
    Titulo del libro
    LA MÚSICA DEL ALMA
    BACH,JANINA / CALERO,MARTA
    Nico es un niño muy curioso que un día escucha un sonido muy especial dentro del pecho de su mamá. Es LA MÚ...
    DISPONIBLE (Lliurament en 1-3 dies)

    14,00 €13,30 €

  • Colors xerraires (Veure, escoltar i tocar) -5%
    Titulo del libro
    Colors xerraires (Veure, escoltar i tocar)
    Susaeta, Equipo
    DISPONIBLE (Lliurament en 1-3 dies)

    8,95 €8,50 €

  • Adiós, miedo. ¡Hola, seguridad! -5%
    Titulo del libro
    Adiós, miedo. ¡Hola, seguridad!
    Nº 02
    Serna, Ana
    Mientras buscaban setas, Lulú y sus amigos se han perdido en el interior del bosque. La pobre ardilla está mu...
    DISPONIBLE (Lliurament en 1-3 dies)

    5,95 €5,65 €

  • Seis historias sobre mamá -5%
    Titulo del libro
    Seis historias sobre mamá
    Agostini, Sara
    Mamá que abraza, mamá que acuna; mamá que atiende, mamá que escucha; mi mamamaga es todas las cosas a una. ...
    No disponible

    14,90 €14,16 €